Zuek gu honela ikustea nahi dugu:
- Hezkuntza-elkartearen gogobetetzea lortu nahi duen zentroa.
Lantzen ditugun giza-baloreeen arabera:
- Laudioko zentro katolikoa non beste erlijioekiko errespetua lantzen baita.
- Zentro barneratzailea, integrazioa ez da ematen taldeko kideen ezberdintasunak murriztuz baizik eta osagarritasunaren bidez, aniztasunak komunitatea aberasten duela onartuz.
- Inguruko behar soziokulturalei irekia den zentroa.
- Adiskidetasun eta elkar baloratzeko lekua, prestakuntza integratzailea lortzen lagunduko duena. Honez gain, iritziak aditzera emateko elkarrizketa eta guztion parte hartzea ere erraztuko ditu pertsona bezala egin eta aberasteko.
- “Estilo bizentiar” duen eskolak, Pauleko San Vicente eta Marillaceko Santa Luisaren lanari ekin nahi diona eta maila ekonomikoan, gaitasun intelektualean edo beste aspektuetan ahulak diren pertsonen ardura duena.
- Ingurugiroaren, gizartearen eta gizabanakoaren arteko erlazioak hobetzea bultzatzen duen eskolak, baita bizi-kalitatea eta ingurune naturalaren arteko oreka gordetzea ere.
Balore akademikoen arabera:
- Eskola eraginkorra, maila akademikoaren, gurasoek baloratzen dutena eta gizarteak eskatzen dituen aldaketei egokitua.
- Informatika eta teknologia berriak bultzatzen duena.
- Eleaniztasunaren alde egin eta bultzatzen duena. Honela, gure ikasleek eskolaratzea bukatzen dutenean, euskaraz zein gazteleraz komunikatzeko gai izango dira; curriculumean Ingelesari gero eta garrantzi gehiago emanez. Halaber, Frantsesa bezalako beste hizkuntzak ere bultzatzen ditugu.