Ongi etorriak La Milagrosa Ikastetxeko web orrira.
Informazio gizartearen zerbitzuei zein merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legearen 10. artikuluari jarraiki, hau jakinarazten dizugu:
https://lamilagrosalaudio.eus domeinuaren titularra La Milagrosa Ikastetxea da, eta erabiltzaile ororen eskura jarritako web gune horren xedea La Milagrosa Ikastetxeari buruzko informazio orokorra zein ikastetxeko antolakuntzaren kudeaketa eta zerbitzu propioen berri ematea da.
R0100111D- IFK duen La Milagrosa Ikastetxeko Administrazio lokala da, informazio honi dagokionez egoitza hau duena: Lezeagabide 2, 01400 Laudio.
Jabetza Intelektuala
Web gune honetan agertzen diren zeinu bereizgarriak, markak, merkataritza-izenak, edukiak (testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, softwarea, esteka zein ikus-entzunezko edo entzunezko edukiak, iturburu-kodea…), egitura, diseinua, elementuak aurkezteko era nahiz web gunean agertzen den beste edozein informazio La Milagrosa Ikastetxeko jabetza dira, eta jabetza intelektual zein industrialaren eskubideen babesa dute.
Web orriaren edukia eta estekak
Erabiltzaileak debekatuta du aurreko paragrafoan aipatutako elementuen erreprodukzioa, eraldaketa, banaketa, jendaurreko komunikazioa, eta oro har, beste edozein ustiapen era egitea La Milagrosa Ikastetxearen esanbidezko baimena izan ezean. Web gune honetako edukien zatien inprimaketa eta deskargatzea norberaren erabilera pribaturako baino ez da baimentzen.
Web orriaren gaurkotze eta aldaketak
Web gune ofizial honetan erabiltzaileak web gune independenteetarako hainbat esteka aurkitu ahal izango ditu, gure ikatetxearen antolakuntzarekin erlazionatuta dauden Interneteko beste informazio iturriak eskuragarri izan ditzan, baina beti ere, egileei legozkiekeen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz. Hala eta guztiz ere, La Milagrosa Ikastetxeak ez du esteka horien lotura edo edukietatik eratorritako erantzukizunik bere gain hartzen. Era berean, web gunerako estekak ezartzerakoan ikastetxeko titulartasuna duen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatu beharko dira.
Arazo teknikoak
Erabiltzaileak ez du baliatuko instalaturik egon litezkeen segurtasun sistemak edo babeserako gailuak ezabatu, eraldatu, saihestu edo manipulatu litzakeen eta web gunearen edota bertako edukien baliogabetzea, arriskua edo kaltea ekar lezakeen baliabiderik. La Milagrosa Ikastetxeak ez du bere gain hartzen hirugarrenek egin lezaketen web gune honen erabilera ezegokien erantzukizuna, beste pertsona fisiko edo juridikoengandik datorren web guneko informazioaren eduki eta eguneratzearen erantzukizuna, ezta esteka edo bestelako bideen bitartez atzi litezkeen informazioena ere. Web orri honen bidez eskainitako edukiek izaera informatiboa baino ez dute, eta beraz, erabiltzaileek egindako erabilpena eta hortik eratorritako balizko ondorio, kalte edo galerak erabiltzailearen erantzukizuna baino ez dira. La Milagrosa Ikastetxeak ez ditu bere gain hartzen hirugarrenek kudeatutako edo hirugarrenen jabetza diren web guneetara sartzea ahalbidetzen duten esteka, direktorio eta bilaketa-tresnen erabilpenarengatik erabiltzaileak izan litzakeen era guztietako kalte edo galerak, ezta erabiltzaileen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan birus edo bestelako kode maleziatsuen presentziarengatik gerta litezkeen kalteak ere.
Datu pertsonalak eta babesteko politika
La Milagrosa Ikastetxeko web guneko erabiltzaileei jakinarazten die web gunea erabiltzearen ondorioz emandako datu pertsonalekin artxibo automatizatu bat egin dezakeela; betiere, datuak babesteko arauei jarraiki.
Erabiltzaileek bermatzen dute web gunea erabiltzerakoan eman dituzten datuak egiazkoak direla. Alde horretatik, erabiltzaileen ardura da datuak eguneratuta edukitzea, unean uneko errealitatearekin bat etor daitezen. Emandako datuen ondorioz gezurrezko adierazpenak edo adierazpen okerrak egiten badira eta informazio horrek kalteak eragiten baditu, erantzuleak erabiltzaileak izango dira.
Datu Pertsonalak Babesteko apirilaren 27ko 2016/679 Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorrean zehaztutakoari jarraiki, datu pertsonalak bildu eta datu-fitxategi batean gordeko dira; fitxategi horren arduraduna La Milagrosa Ikastetxeko Gerentzia da.
Erabiltzaileek bildutako eta artxibatutako haien datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubidea daukate. Horretarako, idatzi bat bidali behar diete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. alorreko segurtasun-arduradunari. Idatzi horrek ondorengo datuak izan behar ditu: erabiltzailearen izen-abizenak, heblbidea, NANaren fotokopia eta eskaera. Ordezkari izatekotan, fede-emaile agiri batez ziurtatu beharko da. Eskubide horiek erabiltzeak ez du eraginik izango web gunerako sarbidean, ezta erabiltzaileen harpidetzan ere.
Erregistratutako datuak erabil daitezke datu-bilketaren xede diren ekintzetarako eta, gainera, estatistikak egiteko, informazio zientifikoa bidaltzeko, intzidentziak kudeatzeko eta merkatu-azterketak egiteko.
Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak hirugarrenei emango zaizkie, bakarrik, aipatu helburuekin eta, betiere, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren 11. eta 21. artikuluei jarraiki; alde horretatik, interesatuen baimena hala dagokionen bakarrik eskatuko da.
La Milagrosa Ikastetxeari datu pertsonalak emateak esan nahi du erabiltzaileak ados daudela datu horiek La Milagrosa Ikastetxeak erabiltzearekin.
Segurtasun-neurriak
La Milagrosa Ikastetxeak datu pertsonalak ezkutuan gordetzeko konpromisoa dauka, baita neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak hartzeko asmoa ere datu horiek seguru gordetzeko eta aldatzea, galtzea edo baimenik gabe eskuratzea ekiditeko, kontuan hartuta teknologiaren gaur egungo egoera, bildutako datuen izaera eta dauden arriskuak, bai gizakiek bai ingurune fisiko edo naturalak eragin ditzaketenak.
Iraupena
Aipatutako baldintzak indarrean egongo dira web orria aldatu ezean. La Milagrosa Ikastetxeak baldintzak aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea izateaz gain, Web orrian adierazi behar ditu.

Instalazioak

Lan Eskaintza

lanpoltsa2

1x1 Proiektua

Prentsan Goraipatuak

IKT-n maila AURRERATUA

Jarrai iezaguzu