Eskolak dituen HEZKUNTZA baloreak ondorengoak dira:
- Ikasleen hezkuntza integrala bultzatzea, dimentsio guztiak garatuz ahal duten gehiena lortzeko.
- Dibertsitateari arreta jartzea bultzatzen dugu, halaber, aniztasun etnikoaren, kulturalaren eta erlijiosoaren inguruko begirunezko heziketa bultzatzen dugu gizarte integrazioa sustatzeko.
- Errealitatearen analisia egitea zentzu kritikoarekin sustatzen dugu, zuzentasunerako konpromisoa eta behartsuentzako laguntza.
- Anaitasunezko hezkuntza giroa bultzatzen dugu, umiltasuna, onarpena, konfidantza eta alaitasuna suposatzen duena.
- Ikasleak laguntzen ditugu bere fedearen heldutasun prozesuan, Gazte Pastoralaren elkarteen bidez, JMV bereziki.
Eskolak dituen ANTOLAKETA baloreak hauek dira.
- Parte hartzeko gestioa, departamentuen, zikloen, hobekuntza taldeen eta ikastetxearen proiektu ezberdinenetan irakasleen etengabeko inplikazioaren koordinazioari esker garatzen dena.
- Irakasleen arteko harmonia eta elkarlan giroa, ikastetxean eragina duena.
- Errespetu eta sozializazio giroa, gertuko eta harreman arruntek bultzatutakoa.
- Fede eta bizitzaren arteko koherentzia, erlijio eta kultura ezberdinak errespetatuz.
- Elizbarrutiko irizpide pastoralak eta orientazioak jarraitzen dituen irakasle taldea daukana.
- Langileekin, familiekin eta erakundeekin komunikazioa antolamendu hobekuntzak zehazteko.
- Etengabeko hobekuntza gure ikasleak gizarteak behar duenaren arabera prestatzeko.