Artikulu honetan ikasturte hasierari buruzko zehaztapenak aurkituko dituzue.
ESKOLEN HASIERA ETA ORDUTEGIAK
Klaseak irailaren 6an hasiko dira (uniformez jantzita etortzea eskatzen da)
Irailean, Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako ordutegia goizez izango da.
HAUR HEZKUNTZA
- 2 URTEKO GELA
Ikasle bakoitzak ordutegi bat du egokitze aldia egiteko. Ordutegi hori irailaren 3ko ikasturte hasierako bileran eman zaizue.
Lekua: sarrera eta irteera gelako atetik egingo da.
- 3, 4 ETA 5 URTEKO GELAK
Ordutegia: 8:55 - 12:55
Lekua: sarrera eta irteerak estalitako patiotik izango dira.
Oharra: ikasturte desberdinetan anai-arrebak dituzten familiak beren anai-arreba txikiekin batera sartuko dira eta ikasgelara joango dira zuzenean.
LEHEN HEZKUNTZA
Maila guztiak patio handira joango dira ilarak egiteko. Familiak ilaratik kanpo itxarongo dute; hau da, futbol zelaitik kanpo. Ikastetxeko edozein sarreratik sartu ahal izango dira, Leziagako atea kenduta.
Ordutegia: 8:55 - 12:55
Euria egiten badu, Lehen hezkuntzako ikasleek patio eztalian egingo dituzte ilarak, haur hezkuntzako lekua errespetatuz.
Irteerak ate nagusiko eskaileretatik egingo dira.
Oharra: ikasturte desberdinetan anai-arrebak dituzten familiak beren anai-arreba txikiekin batera sartuko dira eta ikasgelara joango dira zuzenean.
Lehen hezkuntzako 1. mailara pasatzen diren ikasleak patio handira joango dira. Ilarak zoruan markatuta daude, beraiei dagozkionak iturritik hurbilago daudenak direlarik eta tutoreek hartuko dituzte eta lagunduko dituzte.
Ikasle berriak ikastetxeko sarreran egongo dira zain.
BIGARREN HEZKUNTZA
Ikasle guztiek ikastetxeko patioan itxarongo dute txirrina jo arte. Txirrina jotzen duenean (8:18an joko du astelehenetik ostegunera eta 7:58an ostiraletan) ordenan igo beharko dute beren geletara.
Ordutegia: Irailak 6 eta 9
8: 45etik 13: 15era
Ordutegia: irailaren 10etik aurrera
Astelehenetik ostegunera 8: 20tik 14: 20ra
Ostiraletan 8: 00etatik 14: 20ra
Puntualak izatea eskatzen dizuegu.
DBH 1. Mailara pasatzen diren ikasleak 1. solairuko bideogelara joango dira eta hortik tutoreekin batera ikasgeletara joango dira.
Ikasle berriak ikastetxeko sarreran egongo dira zain.
BEKAK
Bekak eskatzeko epea zabalik dago. Beste urte batzuetan eskatu duten familiek irailaren 6an jasoko dute inprimakia, 24a baino lehen berrikusi eta ikastetxera sinatuta ekartzeko. (Izapide hori online egin duten familiek ez dute ikastetxean egin beharko).
Beka berriak eskatzeko, ikastetxearekin harremanetan jarri beharko dute telefonoz, eta Nerea edo Amaiaz galdetu.
GOIZTIARRAK ETA JANTOKIA
Gogorarazten dizuegu gutun bat bidali dizuegula goiztiarren eta jantokiaren zerbitzuan izena emateko.
Agur bero bat
Zuzendaritza taldea