Laudioko LA MILAGROSA ikastetxeko DBHko 2. mailako ikasleek gure inguruneko behartsuekin elkarlanean aritzea erabaki dute berriro.
Horretarako, xaboi naturalak egin dituzte, eta azoka solidario batean eskainiko dituzte maiatzaren 8an, asteazkenean, eta 9an, ostegunean, ikastetxean. Laudioko herritar guztiak daude ekintza solidario honetara deituta. Bildutako dirua Laudioko Caritasi emango zaio.
Merkatu solidario hori hizkuntzen eta zientziaren saila barne hartzen duen diziplinarteko proiektu baten barruan garatu da, lankidetza-lanean oinarrituta. Proiektu horretan, ikasleek gutun formalak egin behar izan dituzte ikastetxeko zuzendaritzarako; azalpen-testuak egin behar izan dituzte xaboiak egiteko olioei eta jarraibideei buruz. Gainera, horien salmentaren publizitatea egin behar izan dute, eta, ondoren, gertatutakoaren berri emango dute albiste bat idatzita. Era berean, aurrekontuak, eskaerak, balantzeak... egin dituzte.
Proiektu osoa ikastetxeak bere ikasleengan, duela ehun urte baino gehiagotik, erakutsi nahi duen eta ikastetxearen eguneroko zereginean hainbesteko garrantzia duen balio solidario horretaz blai dago.
Laudio Irratian proiekturai buruzko egindako elkarrizketa.
Berrikuntzarik galdu nahi ez baduzu, jarrai iezaguzu gure sare sozialetan.
https://www.facebook.com/lamilagrosalaudio
https://www.youtube.com/c/lamilagrosalaudio
https://twitter.com/lamilalaudio
https://www.instagram.com/lamilalaudio
Bestalde, oso garrantzitsua da gure hezkuntz-plataformako gutun eta abisuetara erreparatzea
https://lamilagrosa-llodio.educamos.com/