Martxoaren 22an, ostiralean, KORRIKA Laudioko kaletatik igaroko da 11:20tik aurrera.

Ikastetxeak, Guraso Elkartearekin batera, parte hartu nahi izan du euskararen aldeko ekitaldi honetan.

Hori dela eta, beste behin ere, La Milagrosa Ikastetxeak bere kilometroa izango du. Ikasle guztiak eta familiak KORRIKAren parte izatera animatzen zaituztegu.

Km-aren inguruko zehaztapenak helarazi nahi dizkizuegu:

  • Km zenbakia 2079A (kilometro honetan geldituko gara)
  • Lekukoa hartzeko ordua: 12:08 (komeni da 15-20 minutu lehenago bertaratzea)
  • Lekukoa hartzeko tokia: Virgen del Carmen 39 (ikusi atxikitutako argazkia)

ANIMA ZAITEZTE!!!

 

Gu jadanik eskolan prestatu gara Korrika behar den bezala hartzeko. Hona hemen bideoa:

 

 

Berrikuntzarik galdu nahi ez baduzu, jarrai iezaguzu gure sare sozialetan.

https://www.facebook.com/lamilagrosalaudio

https://www.youtube.com/c/lamilagrosalaudio

https://twitter.com/lamilalaudio

https://www.instagram.com/lamilalaudio

Bestalde, oso garrantzitsua da gure hezkuntz-plataformako gutun eta abisuetara erreparatzea

https://lamilagrosa-llodio.educamos.com/

Instalazioak

1x1 Proiektua

Prentsan Goraipatuak

IKT-n maila AURRERATUA

Jarrai iezaguzu